GARA Euskal Herriko egunkaria

BANATU DIRA CAFE BAR BILBAO-TARTEAN TEATROA SARIAK


Cafe Bar Bilbao-Tartean Teatroa antzerki gidoien sariketa bere XXI. ediziora iritsi da eta, aurtengoan, bi sarituren ordez hiru hautatu ditu epaimahaiak. Izan ere, euskarazko testuen sailean, Iñaki Cid Larreak eta Pantzo Hirigaraik ex-aequo eskuratu dute saria, hurrenez hurren, ‘‘Arropa zuria’’ eta ‘‘Dolu’’ antzerki gidoiengatik. Gaztelerazko kategorian, Braulio Cortes Diazen ‘‘Diario de desdichas’’ lanari eman diote saria.