GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ibilbide luze bati aitortza


Pedro Miguel Etxenike Donostia International Physics Centerreko lehendakariak Nafarroako Ikastolen Federazioaren NIE 2023 saria jaso zuen ostegunean, zientzia, euskara eta hezkuntzaren esparruetan egindako ekarpenaren aitortza gisa. Izabarra hunkitu egin zen eta, esker onez, euskararen aldeko hitzak egin zituen: «Euskarak aurrera egiteko legeez gain, euskararekiko maitasuna kulturaren bidez sustatu behar dugu». Merezitako beste aintzatespen bat, fisikaren ikerketan mundu mailako zientzialari giltzarrietako bat denarentzat.