2024 URT. 30 JOARE SOINUAK ITURENEN, INAUTERIEI HASIERA EMATEKO DEIADARRA Aitor KARASATORRE Lurraren taupaden antzekoa dela esan ohi da joaldunen soinu adierazgarria. Zubietatik Iturenerako bidea egin zuten atzo, Euskal Herriko inauteriei hasiera ematen dien urteroko zita berezian, zarata eta kaosa oinarri dituen jai ezin bereziago batean. Gaur kontrako norabidea hartuko dute joareen soinuek Malerrekan. Iturengo joaldunak izango dira Zubietarainoko bidea egingo dutenak.