2024 OTS. 04 HUNTZA TALDEAREN AZKEN KONTZERTUA Sentimenduak «Aldapan gora» eta gorputzak «Buruz behera» Miribillan Emozioak, indarra eta alaitasuna adierazten dute atzo Huntza taldeak utzi zituen azken irudiek. (Marisol RAMIREZ | FOKU) Bi ordu eta erdi oholtzan, hamarnaka gonbidatu eta hiru dozena abesti; horrela “agur” esan zuen Huntza taldeak Miribilla bete-betearen aurrean. Atzokoa “azkena balitz bezala” hartu behar zela esan zuten; tira, ez dakigu jendeak “balitz” hori nola hartu ote zuen, Bilbao Arenan hasitako festak asko luzatzeko itxura baitzuen. Zorionak, Huntza!