GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gillotina gordearazi zuen gizona hil da


Robert Badinter abokatu eta ministro ohi frantsesa hil zen atzo, Parisen, 95 urterekin. 70eko hamarkadan zenbait kondenatu heriotza zigorretik libratzea lortu zuen eta 80ko hamarkadan, Justizia ministro zela eta iritzi publikoaren gehiengoa kontra zuela, heriotza zigorrari amaiera jarri zion. Homosexualitatea despenalizatzearen alde lan egin zuen eta, ministro izan aurretik, euskal errefuxiatuen abokatu talde baten parte ere izan zen. Zalantzarik gabe, frantziar Errepublikako azken hamarkadetako pertsona garrantzitsuenetakoa.