GARA Euskal Herriko egunkaria
1983

«Egin» lau espetxetan sartu zenekoa: «Baina ze demontre?»

Gizonezko presoak patioan Puerton eta emakumeak, beheko irudian, Yeseriaren. (Javier GALLEGO | EGIN)

Kazetaritzaren aldetik, baita ikuspuntu historikotik ere, 1983ko otsailaren 11n “Egin”-ek zekarren eranskina aparta da. Bost egunez jarraian Espainia aldeko lau espetxetan bertako euskal presoekin eginiko erreportajeak argitaratu zituen egunkariak. Nolatan? PSOEk hilabete batzuk lehenago Gobernu espainolean agintea hartu ostean, gatazka iturri etengabea zen kartzelen espazioan nolabaiteko irekiera irudikatu nahi izan zuen, hortik aurrera gardentasunez jokatuko zutela aditzera emanez.

Espetxe Zuzendaritzak horretarako aukera eman bezain laster, erronkari heldu zion “Egin”-ek. Baimena beste edozein hedabidek baino lehenago lortu zuen eta errepidera atera ziren Xabier Arzelus kazetaria eta Javier Gallego argazkilaria. Ostegun batean Puerton egon ziren, urrutien han izan ziren; ostiralean, Yeseriasen eta Alcalan; eta larunbatean, Carabanchelen.

Lau kasuetan lorturiko lekukotasunak eta ateratako irudiak oso bereziak dira, garai baten isla. Gainera, horrelakorik ez da berriz lortu. PSOEko Gobernuak berehala aldatu zuen jokabidea eta ezkutukeria berrezarri zuen arlo honetan, are gehiago sakabanatzea abiatu zuenean.

Geroztik gure hedabideek ezin izan dute lan bera errepikatu, ateak zeharo itxita egon direlako. Mexikon edo Belgikan preso egon diren euskal hiritarrak elkarrizketatu ahal izan ditugu tarteka telefono bidez, baina Estatu espainolean inoiz ez.

Orduko agertokia osatzeko, gogoan hartu behar da 1977ko amnistiaren ondorioz euskal preso politiko guztiak kalera atera zirela. 1983 hartan berriro 300 baino gehiago ziren espetxeratutakoak, baina «beteranoenek» bost urte baino ez zeramatzaten preso, ez 20, 25 edota 30 urte, gero, oraintxe arte, gertatu den bezala.

PATIOETAN BATZARTUTA

Hasteko, izugarrizko harridura hartu zuten preso haiek, patioetan “Egin”-eko bi kazetari ustekabean hurbildu zitzaizkienean. «Baina ze demontre egiten duzue hemen?», galdetu zieten Puerton. Alcalan, oraindik mesfidantza handiagoz, sinetsi ezinean gelditu ziren. Agiri profesionalak eskatu zizkieten, baina sarreran utzarazi zizkietenez funtzionarioek, ez zuten identifikatzeko ezer patriketan. Orduan, Bilboko “Egin”-eko ordezkaritzako buru nor zen galdetu zioten Arzelusi, eta izen-abizen egokiak eman zituen arte ez ziren presoak lasaitu eta ez zioten elkarrizketari ekin. Hala ere, behin baino gehiagotan zalantzak antzematen zitzaizkien: Gobernu espainola, ate-irekitze horrekin, bere burua garbitu nahian zebilela sumatzen zuten euskal presoek.

Erreportajeetan nabarmentzen denez -argazkiak aski esanguratsuak dira-, egunean zehar denbora gehien patioetan batzartuta ematen zuten euskal preso politikoek. Puerton 56 gizonezko ziren jada, eta Yeseriasen, 21 emakumezko. Jantokian edo ziegetan ere presoekin egoteko baimena jaso zuten bi kazetariek. Muga bakarra (Yeseriasen ez ezik) elkarrizketak funtzionarioen aurrean egitea eta gaztelaniaz izatea zen, euskara alboratuz.

Izan ere, orduko presoen gaineko kontrola guztiz zorrotza zen. Barne-telefono baten bidez ziegetan egiten zituzten soinu guztiak entzuten zituzten funtzionarioek, senideek eta lagunek bidalitako gutunak goitik behera irakurtzen zituzten, eta zaindari batek txalo egin arte espetxeratuak ezin ziren mahaira bazkaltzeko eseri edo bertatik altxatu («ume ergelak bezala tratatzen gaituzte», kexu ziren euskal presoak).

Puerton, “Egin”-i azaldu ziotenez, isolamendu ziegen bitartez eragiten zuten presioak «psikosia» sortzen zuen. Eta ez da gutxiagorako, bertan 30, 45 edo 60 egun pasarazteko arriskua zegoelako. Metalezko txapa handi batek estaltzen zituen ziega horiek, eta, ondorioz, eguzki izpi bakar bat ere ez zen sartzen gune horretara; Andaluzian izan arren, hotz handia pasatzen zutela aipatzen zuten presoek.

ARRATOIAK ETA TORTURAK

Jasandako tratuaren detaile batzuk zinez ikaratzeko modukoak dira. Isolamendu zigorra izanez gero, 20 minutukoak ziren bisitak 6 minutura murrizten zituzten: 2.000 kilometroko joan-etorria, presoa 6 minutuz ikusteko! Garaiko 20.000 pezeta eta hiru egun behar izaten zituzten senideek Puertora heldu eta itzultzeko.

Yeseriasen labezomorroak eta arratoiak bizilagun zituzten euskal presoek. «Arratoiak, ez saguak -zehaztu zioten Xabier Arzelusi-. Eta nazkagarriak dira».

Carabanchelen, etengabe gertatzen ziren istilu eta erasoekin kezkatuta ziren; 2.000 preso zeuden makro-espetxe horretan. Janariarekin ere kexu ziren lau espetxeetan, baina bitxia da ikustea Yeseriasen egunero bi garagardo ematen zizkiotela preso bakoitzari (bertako emakumeek Xabier Arzelus gonbidatu zuten egun hartan).

Antton Garcia del Molino bertan elkarrizketatzeko tartea izan zuen “Egin”-eko kazetariak, eta oso deigarria da atal hau ere, 51 urte izan arren «preso zahar» gisa aurkezten zuelako bere burua, gainerakoak oso gazteak baitziren. Jasandako tortura latzen berri ematen du preso ordiziarrak: «Bakailao baten antzera zintzilikatuta izan naute». Baina dena naturaltasunez eta umore puntu batez kontatzen zuen...

Gizatasun hori Yeseriasen irudikatzen da gehienbat. Gizonezkoen aurpegi serioen, eta haserretuen, aldean, alaiago ageri ziren emakumezko presoak. Kazetariei esaten zietenez, euskara klaseak ematen zituzten espetxean eta, une hartan, Tolosako inauterien ospakizuna prestatzen ari ziren, mozorro eta guzti.

AMNISTIA ETA ERAKUNDEAK

Puertoko preso batek egonezina azaltzen du erreportajean zehar, uste baitu denbora kontu txikietan ari zaiela joaten, eta bere lagunei ikusarazten die beren borrokaren gainean jarri behar dela fokua. Bost bisitetan, bi aldarri gailentzen dira: bata espero zitekeen, baina besteak gaurko ikuspegitik harrigarria dirudi. Estatuari amnistia berriz urratu behar zaiola nabarmentzen zuten, batetik. Eta bestetik, ez zeudela Gasteizko Legebiltzarrean parte hartzearen alde, Francoren ostean eraikitzen ari zen sistema politikoarekiko «erabateko haustura» aldarrikatzen zutelako.

Ordurako, Andaluziako espetxe horretan jada hiru gose greba egin zituzten azken urte eta erdian. Kazetariei bertara sartzen utzi zieten arren, errepresaliatuek mezu garbia bidali nahi zioten Euskal Herriari: «PSOEk beste irudi bat eman nahi du, baina hau presoak suntsitzeko espetxea da, ez besterik». Alcalan bereziki tentsio handikoa izan zen bisita, zuzendari gazteak gertutik kontrolatu nahi zuelako, eta horri aurre egin zioten euskal presoek.



[1990] Mandela empieza a pasar de «terrorista» a presidente

¿Qué tienen que ver entre sí el líder que acabó con el apartheid, un dictador egipcio de largo recorrido y un ultraconservador dirigente de la Iglesia católica? Seguro que solo una fecha, precisamente la del día de hoy. El 11 de febrero marcó un punto de inflexión total para Nelson Mandela en 1990, Hosni Mubarak en 2011 y Josep Ratzinger en 2013.

Aquella jornada los tres emprendían caminos muy distintos, incluso radicalmente contrarios. El sudafricano dejaba atrás la cárcel para avanzar hacia la presidencia de su país, mientras que el egipcio caía del poder a la prisión. Lo de Ratzinger fue un mero retiro, pero en ningún caso intrascendente porque era la primera vez en que un Papa dejaba su cargo por voluntad propia, sin mediar fallecimiento.

El recordatorio recogido en NAIZ comienza por Mandela. El 11 de febrero de 1990, fue excarcelado tras 27 años y empezó su carrera política en libertad. Ante una multitud en Ciudad del Cabo, aquel 11F marcó el camino con su discurso: «Hoy en día, la mayoría de los sudafricanos, tanto negros como blancos, reconoce que el apartheid no tiene futuro. Debemos acabar con él mediante nuestra propia acción conjunta».