GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Igerilariaksu artean igerian Dohan


Kontrapikatu planoko alboko argazkia ikusita, gerra- edo akzio-film askotan agertzen diren bonba eta su artean dantzan dabiltzan aktoreak etorriko zaizkio burura bati baino gehiagori. Irudian, ordea, ez da halakorik gertatzen ari. David Aubry igerilari frantsesa egunotan Dohan jokatzen ari den Munduko Txapelketan igerian ageri da, estilo libreko 400 metroko proban. Dortoka txiki, dortoka, igela, olagarroa, pinguinoa eta marrazoa; hala sailkatzen dira igeriketa ikasten dabiltzanen mailak. Azken animalia horrek eraso diola ere pentsa genezake irudia ikusita.