2024 OTS. 14 BEGIRADA Osakidetza: enegarren kapitulua Jaizki FONTANEDA FOKU Azken urteotan, Osakidetzaren egoera gero eta kezkagarriagoa da, eta EAEko herritarren kezka nagusietako bat bilakatu da. Atzo, Medikuak Ataunen plataformako ordezkariak Legebiltzarrean izan ziren. Herrian azken asteotan bildutako seiehundik gora sinadura entregatu eta Ataunen bizi duten «osasungintza egoera larria» salatu zuten. Izan ere, duela hiru aste bertako osasun zentroa medikurik gabe gelditu zen, mediku berria epe laburrean esleitzeko perspektiba garbirik gabe. Herritarrek osasun zerbitzu publiko duina merezi dute.