GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Antimilitarismoa, inoiz baino beharrezkoagoa


Soldadutzaren aurkako intsumisio kanpaina eta ordezko prestazio soziala abiatu zireneko 35. urteurrena bete zen atzo. Bilboko kuartel militarraren parean elkarretaratzea egin zuen Berri Otxoak-ek urtemuga gogoratzeko. Gerrari eta armadei ezezkoa eman zioten ekintzaileek, zorrotz mintzatu ziren gastu militarraren kontra ere, eta azpimarratu zuten gerra ez dela inoiz gatazkak konpontzeko modua izan. Zoritxarrez, aldarrikapen hauek gaurkotasun handia izaten jarraitzen dute, egun berrarmatzea orokortzen ari da eta.