2024 MAR. 05 2013 Hugo Chavez komandantea hil da, eta orain zer? Hugo Chavez, 2003. urteko argazki batean. (Juan BARRETO | AFP) Amaia EREÑAGA Kazetaria Ohore eta loria Hugo Chavezentzat. Gora Hugo Chavez!». Hitz hauekin iragarri zuen Nicolas Madurok, Venezuelako lehendakariordeak, buruzagi bolivartarraren heriotza. 2013ko martxoaren 5 hartan Venezuelan 17.30 ziren; Euskal Herrian, 23.00ak. Irrati eta telebistaren bidez jakinarazi zen Chavezen heriotzaren berria, eta telebistako irudietan, kupulako kideek inguratuta eta malkoei eutsi nahian agertu zen Maduro, Chavezek berak bere ordezkoa izendatu zuena. 58 urte zituen Chavezek hil zenean. Une erabakigarria zen, historikoa erabat, iraultza bolivartarraren komandanteak azken hatsarekin batera Venezuelako proiektua bertan behera eroriko zen esperantza baitzuten askok, horien artean Estatu Batuek babestutako oposizioak. XXI. mende hasieran, Venezuelan ez ezik, Latinoamerikan, botere orekaren aldaketa abiarazi zuen erreferentziazko pertsonaia desagertzearekin, beste une historiko baten atarian al geunden? «Chavez joan da, bere proiektua gelditu egin da» lerroburu adierazgarria irakur zitekeen GARAren azalean. Hauxe baita honen guztiaren gakoa, eta, denboraren poderioz ikusi den legez, hauxe eztabaida gunea. HARRIDURA, ONESPENA Interesgarria da atzera begirada ariketa bat egitea, hamarkada baten buruan Venezuelak bizi duen egoera nahasi eta hauskorra nondik datorren jakiteko. «Jendeak ez du oraindik barneratu zer gertatu den. Venezuela Chavezik gabe?», horrela deskribatu zuen Caracasen nabari zen harridura Eduardo Rothek, Telesurreko kazetariak. «Prozesu bolivartarrak une erabakigarria bizi du -idatzi zuen Alberto Pradillak Venezuelako hiriburutik-. Epe desberdinak dituzte: lehenik eta behin, 14 urtetan Miraflorestik Venezuela eta Latinoamerika osoaren errealitatea aldatu zuen presidenteari agurra emango zaio. Ondoren, estatuburu berria hautatzeko prozesuari ekingo zaio. Azkenik, epe luzera, buruzagi erraldoi hau gabe iraultzaren jarraipena zein izango den ikusiko da, zeren ‘Eta orain zer?’ da Nicolas Madurok Chavezen heriotza iragarri zuenetik errepikatzen den galdera nagusia». «Erabat nahasita nabil», aitortu zuen Dabid Lazkanoiturburu GARAko Mundua saileko arduradunak «Populista, zu» artikuluan. «Populismotzat, elite tradizionalen aurrean, herriak duen gobernatzeko sistema jotzen bada, Chavezi populista zela aurpegiratzea Venezuela lur jota utzi zuten eliteen alde egitea da». Venezuelarekin dolu-egoeran sartuta, munduko begi guztiak han jarrita zeuden bitartean -10 eguneko hil kapera jarri zitzaion, eta agurrerako munduko puntu anitzeko ordezkari politikoak Caracasera gerturatuta, horien artean orduko Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano-, hauteskundeen «usaina» nagusitu zen. Iñigo Errejonek, garai hartan Podemoseko arduradun nagusienetakoa zenak, GARAko orrialdeetan Venezuelan zabaldu zen panorama politiko nahasia aztertu zuen, Chavez desagertu ostean, apirilaren 14rako hauteskundeetara deitu zelako: «Berehala egingo diren hauteskundeek, non berriz ere bi herrialde-proiektu aurrez aurre jarriko diren, lehen mailako garrantzi politikoa dute. Ez bakarrik prozesu demokratiko iraultzailearen jarraipena bermatzeko funtsezkoak direlako, baizik eta chavismoarentzat zita erabakigarria delako, lehen mailako nortasun politiko eta hegemonikoa dela erakusteko, izan duen katalizatzailearen biziraupen fisikotik haratago», idatzi zuen. EGUNGO VENEZUELA Bueno, Madurok irabazi zituen hauteskundeak -egoera nahasia zen erabat- eta 2025era arte Venezuelako lehendakaria izango da... Hori bai, krisi ekonomiko latz baten pean eta barne oposizioaren erasoen mamuen pean bizi den Venezuela baten buru da. «Venezuela ez da sozialismo bolivartarraren paradisua, ezta hondamendi humanitario betean murgildutako diktadura ere», idatzi zuen Iñaki Etaiok GAUR8rako egin zuen artikulu sorta batean, orain lau urte: «Venezuelako herriaren kontra AEBetatik ezarritako blokeo ekonomiko eta finantzarioa gerra hibrido baten parte da, beste agresio mota batzuekin konbinatuta: gerra diplomatikoa Venezuela bakartzeko, gerra mediatikoa errealitatea eta chavismoa desitxuratu eta interbentzio bat justifikatzeko, gerra psikologikoa herria etsipenera eraman eta kaleak desegonkortzeko, sabotajeak ekonomia eta bizitza zailtzeko, eraso paramilitarrak chavistak hil eta terrorea zabaltzeko...», zioen. «Erronka handiei egin beharko die aurre Latinoamerikako bigarren ‘marea gorriak’». Dabid Lazkanoiturbururen 2022ko hausnarketa: «Bigarren aukera dute Latinoamerikako ezkerreko gobernuek eskuinaren eta botere ekonomikoen presioen gainetik politika aurrerakoietan sakontzeko -idatzi zuen-. Erronka handiak dituzte, ordea. Klase herrikoien ongizatea ahaztu gabe, estraktibismoari mugak jarri behar dizkiote. Eta ezkerraren norabidea geopolitikak edo eskubideek markatuko duten, hautu hori ere egin beharko dute». [2017] ¿Y tú, cuántas Korrikas llevas? Desde aquella primera Korrika que, en 1980, unió Oñati con Bilbo ha corrido mucho tiempo, mucha historia y muchas páginas de periódico. A la espera de la llegada inminente de la que será la 23ª edición -que arranca el 14 de marzo próximo-, aunque es materialmente imposible contar los miles de kilómetros que han hecho los periodistas y los fotógrafos de esta casa tras esta iniciativa popular, lo que sí podemos hacer es recuperar la banda sonora que, el 5 de marzo de 2017, nos ayudó a recordar aquel domingo 7K. El reportaje, firmado por Iker Bizkarguenaga y con fotografías de Conny Beyreuther, incluía en su versión para NAIZ hasta los tracks de las canciones; un documento que no sabemos si es exagerado definirlo como histórico, pero sí que es altamente emocional. Lo hemos vuelto a recuperar, empezando por aquel primigenio «Bat korrika, bi korrika, milaka korrikari...», de Xabier Amuriza. Como escribía en euskara en 2019, en su columna de 7K, Amagoia Mujika: «La vida se puede contar en años o en Korrikas. ¿Cuántas Korrikas llevas tú? Yo, unas cuantas. Y con esto me he dado cuenta de que, al repasar la banda sonora de Korrika, yo misma tengo muchas canciones dentro de mí». ¿Empezamos a hacer cuentas? ¿Cuántas lleváis? «Miguel Sanz sabe que no me vendo. Mi futuro en UPN es imposible» JARRAIPENABi urte gaixorik egin eta gero hil zen Chavez. Hark azken hatsa ematearekin batera, garai erabakigarri eta nahasiak zabaldu ziren Venezuelan errotutako iraultzarentzat. BOLIVARSimon Bolivarren jaioterrian, Ziortza-Bolibarren, omenaldia egin zion Sortuk Chavezi. Ordezkaritza bat ere bidali zuen Caracasera.