GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Emakumeen babeserako pauso bat futbolean


SD Amorebieta futbol taldeak sexu erasoen kontrako protokolo bat jarri du martxan eta LaLigak begi onez ikusi du. Lehen kluba da halako ekimen bat abian jartzen, eta bere kabuz egin du: bere estadioaren inguruan halako gertaerak prebenitzeko eta horien aurrean erantzuna emateko neurriak jaso ditu. Izan ere, tamalez, oraindik beharrezkoak dira hainbeste jende biltzen duten ikuskizunetan, eta, bereziki, futbolean bezalako giro hain maskulinoa sortzen den horietan. Ea atzetik gehiago etortzen diren...