2024 API. 12 Athleticen «Unique in the World» esanahiak erantzun ozena jaso du Gabarraren ohorezko pasaerak irudi ederrak utzi zituen. Itsasadar inguruak zalez bete ziren. San Mames parean lore eskaintza egin zuten, gurekin ez daudenen omenez. (Aritz Loiola-Endika PORTILLO | FOKU - H. BILBAO) Gabarra, jokalariak eta itsasadar inguruan bildutako belaunaldi ezberdinetako milaka zaleak protagonista izan ziren Athleticen ospakizun handian. Jendetza sekulakoa izan zen eta egunak utzi zituen irudiak, zinez ederrak eta hunkigarriak. Gurekin ez daudenak gogorarazi zituzten, haiena ere bai baita herri baten garaipen hau.