GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Euskararen kontrako epai gehiago


Pasaiako Udaleko kale garbitzaileen lanpostuak egonkortzeko deialdian gutxieneko euskara mailaren eskakizuna baliogabetzeko bi epai eman berri dituzte auzitegiek. Epai hauen kontra, azken egunotan, Kontseiluak eta Pasaiako euskalgintzak, alde batetik, eta Udaleko langile batzordeak, bestetik, Pasai Donibaneko udaletxearen aurrean elkarretaratze bana egin dute. Egungo egitura juridikoa eraikita dago euskara eta bere normalizazioa oztopatzeko. Euskararen normalizazioak lege eta politika ausartak behar ditu, ez trabak.