GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Kazetarien greba, Meloniren Gobernuaren aurka


RAI telebista eta irrati publiko italiarreko kazetariek 24 orduko greba egin zuten atzo euren «askatasuna» defendatzeko, Giorgia Meloniren Gobernua «RAI gobernuaren megafono izatera murrizteko» helburuz garatzen ari den «kazetaritza lanaren gaineko kontrol itogarriaren aurrean». «Nahiago dugu soldata egun bat edo gehiago galtzea, askatasuna galtzea baino», adierazi zuen Usigrai sindikatuak. RAI taldeko sindikaturik handiena da Usigrai, 2.000 kazetariren ordezkaria.