GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Erasotzailearen amarruak ez du ibilbiderik


Epaileak artxibatu egin du Mario Lopez Lointek Gernikako entrenatzaile ohiak Busturialdeko lau bizilagunen aurka jarritako salaketa. Lopezek eta talde gernikarraren zuzendaritzako kide ohi batek lau pertsonen kontrako salaketa jarri zuten, sare sozialetan «jazarpena eta seinalatzea» argudiatuta. Lointek Gernikako entrenatzaile ohia ikertua izaten ari da adingabe baten kontrako sexu erasoengatik. Afera iazko abenduan publiko egin zenean, klubak Lopez babestu eta kirol zuzendari izendatu zuen.