GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Aitzakia gutxiago


Iaz EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen Uliazpi Fundazioak lan deialdian hainbat lanpostutan euskararen ezagutza eskatu izana, gehiegizkoak direla iritzita. Fundazioak helegitea jarri zuen, baina Auzitegi Gorenak ez du onartu. Azken epai hau gaitzesteko, Uliazpi zerbitzuetako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian, LAB eta ELA sindikatuek deituta. CCOOk ez du bat egin, mundu guztiarentzako hizkuntza-arreta bermatzen dela uste baitu. Euskarak aitzakia gutxiago eta konpromiso handiagoa behar du.