GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gehiengo pobreen kontrako gerra bat da Mileirena


Argentinako Justiziak Polo Obrero mugimenduko kide bati ondasunak izoztea erabaki du, iruzurra eta gizarte laguntza bidegabeki erabiltzea leporatuta. Eduardo Belliboni mugimendu eta jantoki sozialetako beste 20 bat liderrekin batera auzipetua izan da. Gobernuak laguntza sozialak ikuskatzea erabaki duen testuinguruan izan da auzipetzea, eta Bellibonik adierazi du zitazioa baliatuko duela, salatzeko autoritateek 5.000 tona laguntza-elikagai blokeatuta dauzkatela biltegietan.