GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Nora, ezinbestekoa


Nora Cortiñas, Madres de Plaza de Mayo Línea Fundadora elkarteko presidentea, ostegunean zendu zen. 1977ko apirilean Gustavo semea bahitu zutenean, desagertuen amen elkartean inplikatu zen. Euskal Herriarekin harremana izan zuen, 2019an Gazte Topagunean parte hartu zuen, Etxeratekin bildu zen, Gernikan eta Altsasun izan zen eta Ibon Iparragirre bisitatu zuen. Familiak azpimarratu duenez, «azken unera arte jendarte justuago baten eraikuntzan borroka egin zuen». Beti arte, Nora, lurrak goxo har zaitzala.