2024 EKA. 14 BEGIRADA Ipar Euskal Herrian antifaxismoa kalean da Guillaume FAUVEAU Bihar bi mobilizazio izango dira eskuin muturrari arbuioa adierazteko. Goizean, CFDT, CGT, UNSA, FSU, Solidaires eta LAB sindikatuek osatzen duten intersindikalak manifestazioa antolatu du. «Susperraldi demokratiko eta soziala behar dugu. Bestela, eskuin muturrak boterea eskuratuko du», adierazi zuen. LABek langileak «batzera eta arrazismo eta xenofobia forma guztien kontra borrokatzera» deitu ditu. Arratsaldean, Aldak etxebizitza eskubidearen alde deitutako mobilizazioa eskuin muturrari kontrakotasuna adieraztearekin lotu du.