GARA Euskal Herriko egunkaria
EUREKA

Kolonialismoaren indarkeriaren triptikoa


Western gisa hasi, thriller poliziakotik igaro eta Amazoniako odisea gisa amaitzen den kolonialismoaren indarkeriari buruzko triptiko bat da, Herzog edota Lynch bezalako zinemagileen eragin nabarmenak dituena.

Lisando Alonso zuzendari argentinarraren anbizio handiko film hau hiru zatitan banatu dago. Tira anbiziotsua da, baina Hego Dakotako indigenen erreserba horren bizitzaren erretratu minimalista ere erakusten du, ama baten eta haren alabaren istorioen bidez azaldua. Alaina, Pine Ridge-ko (Hego Dakota) Indioen Erreserban polizia lanean aritzeaz nazkatuta dago, eta irratiari gehiago ez erantzutea erabaki du. Iloba bat du, Sadie izenekoa, eta gau osoa kezkatua igaroko du izebaren itzuleraren zain. Aitonaren laguntzaz, denboran eta espazioan zehar Hego Amerikara bidaiatuko du. Han, basoan bizi diren pertsonak ezagutuko ditu, eta haien ametsak partekatuko dituzte.

Bisualki aldaketak dituen filma da eta baliabide narratibo eta estetiko desberdinez baliatzen da kontakizuna pantailaratzeko. Aktore zerrendan ezagunenak, Viggo Mortensen eta Chiara Mastroianni.