GARA Euskal Herriko egunkaria

«NAPARRA» OROITU ETA BILAKETAN SEGITZEKO GRINA BERRETSI DUTE


Etxeberria Alvarez familiako senide, lagun eta herritarrek bat egin zuten atzo Lizartzako Igarolabekoa baserrian, «Naparra» oroitu eta gertatutakoa argitzeko borrokari eusten diotela argi uzteko. Eneko anaiarekin bat, Iñaki Egaña historialariak eta Haimar Altunak hartu zuten hitza, azken honek Sorturen izenean, eta EH Bilduko Mertxe Aizpurua diputatua ere bertan egon zen.