GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Nagore Laffage, Iruñearen memorian


Astelehen Lilak elkarteak deituta, hamarnaka pertsona eta ordezkari bildu ziren atzo, Vinculo Plazan, gaur 36 urte edukiko zituzkeen Nagore Laffage omentzeko. 2008ko sanferminetan, duela 16 urte, iruindar gaztearen hilketak Euskal Herri osoa hunkitu zuen. Geroztik, sanferminak hasi baino lehen ekimen bat egiten da bere omenez, familiari babesa adierazteko, bortizkeria matxista salatzeko eta ahaztu ez dadin. Atzo, aurten indarkeria matxistaren ondorioz hil diren emakume guztiak omendu zituzten.