GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Geldiezina


Urtero ehunka mila migrante pasatzen dira Tapachulatik (Chiapas, Mexiko), pobrezia eta biolentziatik ihesi AEBetara sartzeko helburuarekin. Paperik gabeko migranteak dira. Bidea oso arriskutsua da eta helmugara iristea lortzen dutenek zailtasun handiei aurre egin behar diete, baita, jakina, hesiaren beste aldean gelditzen direnek ere. Etorkizun faltaren aurrean, ez dago ez hesirik, ez itsasorik, ez atzerritarrei buruzko legerik, ez arrazismorik, desesperatuta dauden milioika pertsonaren migrazio masiboa eragotz dezaketenik.