GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Manipulazioak ez du etenik


Londresen ehun pertsona baino gehiago atxilotu zituzten, astelehenean Southporteko jolastoki batean adingabe batzuk labankadaz hiltzearen ondorioz eskuin muturrak deitutako protestetan. Hiru neskato hil ziren eta Erresuma Batuko eskuin muturreko erakundeek kanpaina arrazista eta xenofoboa abiarazteko erabili dute gertakaria. Orain ezagutzera eman dute erasotzailea Galesen jaio zela, Afrikatik iritsitako familia batean. Eskuin muturrari edozerk balio dio, gorrotoa eta xenofobia astintzeko.