GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Behar bezala itzaltzen ez diren suteen erreminak


Tamalez, Atenaseko suteak -aurtengoak eta uda guztietakoak- aurreikus daitezkeen fenomeno naturalak dira. Komunitate zientifikoak nabarmentzen duenez, klima larrialdia dago fenomeno horien atzean, eta nagusiki gizakiaren esku-hartzeak eragiten ditu. Horrez gain, prebentzioan murrizketak egitea eta lurralde-antolamendua ez zaintzea arduragabekeria da. Europar Batasunak politika horiek sustatu ditu Grezian, eta orain suhiltzaileak bidaltzen ditu. Zurikeriak erreminak bizirik mantentzen ditu.