GARA Euskal Herriko egunkaria

BILBOKO ITSASADARRA PROTAGONISTA, WATERPOLO LEHIAKETETAN


Bilboko itsasadarreko uretan ezin dela bainatu diotenentzat. Astelehenean waterpolo taldeen arteko txapelketa izan zen eta atzo txapelketa herrikoia. Bi ekitaldiek bilbotarren eta bisitarien arreta bereganatu zuten. Izan ere, Itsasadarra gero eta protagonismo handiagoa hartzen doa Aste Nagusiko programazioan. Gaur, 16.30ean, Piraguen igoera herrikoia egongo da Itsasmuseumetik abiatuta.