GARA Euskal Herriko egunkaria

BIZKAIKO GAZTE EGUNA, KASKAGORRI KONPARTSAN


Bizkaiko Gazte Eguna ospatzeko baliatu zuen atzoko eguna Ernai antolakundeak. Ehundaka gaztek hartu zuten parte Kaskagorri konpartsaren txosna aurrean egindako bazkarian. Eguzkia lagun, Karropoteoak, bazkaloste akustikoak, irailaren 8ko manifestaziora deitzeko agerraldiak (10. orrian), ekitaldi politikoak eta Elektrotxarangak borobildu zuten eguna. Gauean Arene 6 eta Ganibet izan ziren Kaskagorriko oholtzan giroa berotzen.