2024 IRA. 06 REINAS Familia-erretratua 90eko hamarkadako Perun G.I. HERNANI Peru, 90eko hamarkada. Herrialdeko egoera politikoa oso nahasia da, militarrek kaleak kontrolatzen dituzte. Bi ahizpa nerabe eta hauen ama herrialdetik alde egiteko zorian daude, baina, ustekabean, desagertuta zegoen aitarekin egingo dute topo. Perutik irteteko, amak haren baimena beharko du. Hortik aurrera, familia horren iraganeko orbanak agerian geratuko dira. Aurtengo Berlinaleko Generation KPlus sailean Film Onenaren Kristalezko Hartza irabazi zuen; gazteei eskainitako onena biltzen duen sail honetan, epaimahaiak 17 proposamenen artean aukeratu zuen “Reinas” filma. KLAUDIA REYNICKE Erdi suitzarra erdi perutarra den zinemagile eta gidoilaria da. Perun jaio zen arren, Peru, Italia eta Suitza artean hazi zen, eta horrek ikuspegi multikulturala eman dio, askotan bere lan zinematografikoan islatzen dena, forman zein edukian. Jacqueline Veuve suitzar zinemagilearekin izan zuen elkarrizketa batek piztu zion zinema zuzendari izateko grina. Genevako Arte eta Diseinu Eskolan ikasi zuen, eta geroago Kubako Nazioarteko Zinema Eskolan. Gai sozial eta pertsonalei sentsibilitatez heltzeko duen gaitasunagatik aitortua izan da, eta Europako eta Latinoamerikako zinema independentean ahots bereizgarri gisa sendotu da.