GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Erreskate-ontziak ekonomikoki ere ito nahi dituzte


Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak salatu duenez, Valentziako Generalitateak Portuei buruzko 2/2014 Legearen araudia aldatu du, orain arte zegoen tasa-salbuespena kenduz, eta, aldaketa honetan oinarrituta, “Aita Mari” itsasontziari atzeraeraginezko ondorioekin 63.300 euroko tasak kobratu nahi dizkiote. Erakundeak adierazi du ez dakiela itsasontziek jardunarekin jarraituko duten «segurtasun juridiko faltaren» ondorioz. Mediterraneoko erreskate-ontziak desagerrarazteko antolatu duten setioaren beste adibide bat.