2024 IRA. 10 KLIK Andollu eta Okinan barrena, Olarizura Raul BOGAJO FOKU Uda agurtu eta ikasturte berriari hasiera emateko, urteroko legez Olarizuko Eguna ospatu zen atzo erromeria giroan. Gasteizko Udalbatzako eta udalerrietako ordezkariek, ohiturari jarraiki, udal mugartea zehazten duen mugarrietara ibilaldia egin zuten; aurtengoan, Andollu eta Okina arteko 38 mugarriak lotzen dituzten 11 kilometroak egin zituzten. Arratsaldea ere jai giroan igaro zuten ehunka herritarrek; babarrun janaren ostean, herri kirolen ikuskizuna eta dantzaldia izan zen. 20.00etan amaitu zen eguna, Udalbatza plaza Berrira itzuli zenean.