2024 IRA. 11 BEGIRADA Logika inposatu da BIZI! Mugerreko hezeguneetan instalatu behar zen Enovis enpresa Baionako Mousserolleseko galdategi zaharretan kokatzea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak. Joan den apiriletik, enpresarentzat Mugerreko hezeguneen ordezko gune baten bila zebilen instituzioa. Berria garaipen gisa hartu dute protestak egin dituzten ingurumenaren defendatzaileek. Ez da gutxiagorako: Mugerreko hezeguneak bere horretan uztearekin batera, jada “artifizializatua” dagoen espazio bat aprobetxatuko baita eta lanpostuek eduki behar ez zuten berme legala edukiko baitute.