GARA Euskal Herriko egunkaria
AZKEN PUNTUA

Behe-lainoak


Euskal Herria hain lurralde hezea izanik, oso ohikoa zaigu egun asko eta askotan hodei mota ezberdinak ikustea. Ondoren aipatuko dizuedan laino mota hau eratzeko klimak ez du zertan hezea izan, baina faktore garrantzitsua da. Behe-lainoaz ari naiz.

«Behe-laino» hitza aipatzean, denoi datorkigu burura goizean jaiki eta pareko etxea ikusten uzten ez digun laino itxi hori, baina ez da behe-laino mota bakarra. Gauetan edota goizeko lehen orduan eta haran sakonetan eratzen den behe-laino horri irradiaziozko behe-lainoa deitzen zaio. Egunean zehar pilatu den beroak lurrazaletik goi-geruzetara ihes egitean (irradiazioa) aire hotza hondoratzen da lurrazalera. Lurrazalean dagoen hezetasunak eta aire hotzak topo egitean, ur-tanta mikroskopikoak sortuz behe-lainoa eragiten dute. Hori da behe-laino ohikoena. Bada, ordea, beste behe-laino mota bat, adbekziozkoa. Hau gehienbat mendi kontretan eratzen da. Euria egin ondoren, mendian dauden landare, zuhaitz edo larreek hezetasuna kanporatzen dute atmosferara. Bertan aire hotzagoarekin topo egiten dute, kondentsazioa gertatzen da eta lainoa eratu. Ni ez naiz behe-laino deitzekoaren aldeko, ez baita behe-geruzetan gertatzen.

Fenomeno bitxi bezain polita da eta edertu egiten ditu gure paisaiak. Gozatu, beraz.