2024 IRA. 29 ERREMONTEA Imanol Ansak bigarren urtez jarraian irabazi du Buruz Burukoa Aurrelari urnietarra 16-23 galtzen joan zen, baina azken txanpan finala erabat irauli eta 30-26 menderatu zuen Endika Barrenetxea. Ansa, txapela jantzita, garaipena ospatzen. (Maialen ANDRES | FOKU) Asier AIESTARAN Imanol Ansak bigarren urtez jarraian jantzi du erremonteko Buruz Buruko txapela, Galarretako finalean Endika Barrenetxea 30-26 menderatu ondoren. Urnietarra 16-23 galtzen joan zen, baina azken txanpan egoera erabat irauli eta bera izan zen garailea. Ez zen final ona izan. Bi pilotariak beren joko maila onenetik urrun geratu ziren. Partidak inoiz ere ez zuen lortu benetan lehertzea. Hori bai, markagailuan emozioa eta gorabeherak izan zirenez, Galarretan izan ziren zaleek pixka bat gozatu zuten. Imanol Ansa izan zen finaleko lehen tantoetan nagusitu zena. Bere joko biziarekin, Barrenetxea lekua aurkitu ezinik utzi zuen, markagailuan bost tantoko aldea hartuz: 8-3. Apurka-apurka, ordea, Endika jokoan sartzen joan zen, eta, ohikoa duenez, sakearekin min egiten hasi zen. Jokoaren ekimena hernaniarrak hartu ahala, urnietarra izan zen deseroso aritu zena. Errestoan ez zen gaizki aritu Ansa, baina tantoak urdin erortzen joan ziren. Markagailuan alderik handiena 16-23koan hartu zuen atzelariak, eta bazirudien finala apurtuta zegoela. Baina Imanol Ansa berpiztu egin zen azken txanpan. Bere burua estu eta larri ikusita, martxa bat gehiago sartu zuen, sakearekin ere gehixeago asmatzen hasi zen, eta arriskatu behar izan zuenetan asko asmatu zuen. Partziala 14-3koa izan zen, eta urnietarrak merezita jantzi zuen urteko txapel preziatuena. «Txapela jantzita, sufrimendu guztiek zentzua hartzen dute. Baina esana nuen bideaz gozatzea dela garrantzitsuena, hori gabe honek ez duela zentzurik. Irabaztea baino, garaipena nire ingurukoekin ospatzeko aukera izateari ematen diot garrantzia», adierazi zuen txapeldunak, garaipena anaiari eta kuadrillako lagunei eskainiz. Endika Barrenetxeak, berriz, kirol legez onartu zuen gertatutakoa: «Hurbil izan dut, baina horrek ez du ezertarako balio. Aurretik jarri naizenean, Aritzi esan diot: ‘Orain galtzeko ezer gabe jokatzen hasiko da’; eta halaxe izan da. Sakearekin gehiago asmatu du, arriskatu duenean dena irten zaio, eta ezin ezer egin». La larga feria de San Mateo llega a su fin La feria de San Mateo, que este año ha sido más larga que nunca, termina hoy con la final del torneo masculino de parejas entre Peio Etxeberria-Rezusta y Zabala-Zabaleta. El festival arranca a las 17.00 y ETB lo emitirá en directo. Ayer, la atención del Adarraga se dividió en dos funciones. Por la mañana tuvo lugar la final del torneo femenino, que se ha jugado este año por cuarta vez. Con las gradas a rebosar, Goiuri Zabaleta e Itxaso Erasun se impusieron 22-7 a Amaia Aldai y Andrea Capellán. El buen hacer de las ganadoras y el mal día de sus rivales hicieron que el resultado fuera más abultado de lo esperado. Zabaleta se llevó el trofeo a la mejor pelotari. Por la tarde, con algo menos de público, se disputó el Desafío Urzante entre Baiko y Aspe, con victoria por 2-1 de los primeros. Las victorias de Jaka-Ander Imaz por parejas (11-22 ante Altuna-Martija) y Bakaikoa en el mano a mano en toda la cancha (12-18 ante Murua) permitieron a la empresa bilbaina hacerse con las 750 botellas de aceite en juego. En el primer partido, Ezkurdia adelantó a Aspe con su triunfo en el cuatro y medio contra Peña II (18-5). A.A.