2024 URR. 16 BEGIRADA Kapitalismoak ezin du pobrezia desagerrarazi Luis ROBAYO AFP Munduko Bankuak “Pobrezia, Oparotasuna eta Planeta” ikerketa aurkeztu du, covid pandemiaz geroztik pobrezia desagerrarazteko bidean egindako aurrerapen globalaren lehen ebaluazioa. Erakundeak ezinezkoa ikusten du 2030erako pobrezia desagerraraztea; izan ere, azterketan azaltzen duenez, munduko biztanleen ia erdiak egunean 6,85 dolar baino gutxiagorekin bizi dira, eta ia 700 milioi pertsona, biztanleen %8,5, muturreko pobrezian, egunean 2,15 dolar baino gutxiagorekin. Zenbat hamarkada dira jada antzeko datuekin?