2024 URR. 16 Netanyahu: «Israelek bere kabuz erabakiko du Irani nola eraso» Abbas Nilforuxan jeneralaren hileta, atzo, Teheranen. (Morteza NIKOUBAZL | NurPhoto-AFP) GARA TEL AVIV «Israelek bere kabuz erabakiko du zer helbururi erasoko dien Iranen», adierazi zuen Benjamin Netanyahu lehen ministroak. Hitzok Joe Biden AEBetako presidenteak petrolio-instalazioak eta kokaleku nuklearrak errespetatzeko eskatu ostean esan zituen. «Estatu Batuen iritziak entzun genituen, baina gure interes nazionalaren arabera hartuko ditugu gure azken erabakiak», jakinarazi zuen Netanyahuk. Hala ere, “The Washington Post” egunkariaren arabera, Netanyahuk Bideni ziurtatu dio instalazio militarrei soilik erasoko diela eta ez petrolio-gune eta instalazio nuklearrei. Egunkariak dioenez, erasoa neurtuko du AEBetako hauteskundeetan eraginik izan ez dezan, Netanyahuk badakielako erasoaren tamainak emaitza horietan eragina izan dezakeela. Petrolio instalazioen aurka joz gero, energiaren prezioa eta inflazioa igoko lirateke. Era berean, programa nuklearraren kontrako eraso batek Iranen erantzun gogorra izango luke eta AEBak esku hartzera behartuko lituzke. Iranek, bestetik, Israeli ohartarazi zion ez jolasteko «lehoiaren buztanarekin». Teheranek berretsi egin du bere burua defendatzeko prest dagoela. Urriaren 1ean Israelen aurka misilak jaurti zituen, Abbas Nilforuxan jeneral irandarraren eta Hassan Nasrallah Hezbollahko buruzagiaren heriotzak mendekatzeko. Atzo Teheranen Abbas Nilforuxanen hileta izan zen eta bertan Esmail Qaani komandante irandarra berriro jendaurrean agertu zen, Mendebaldeko komunikabideek urriaren 4an Israelek Beiruten egindako erasoen jomuga izan zela adierazi ondoren. Bestalde, Libanoko lehen ministro Najib Mikatik adierazi zuenez, bere herrialdea prest dago Israelgo iparraldeko mugako eskualde horretako tropa kopurua handitzeko, «su-etena gertatuz gero». Mikatik gehitu zuen Beiruteko nazioarteko aireportuko kontrola indartu duela, Israelek bonbarda dezan «edozein aitzakia desagerrarazteko». Israelgo Armadak Irani leporatu zion aireportu honen bidez Hezbollahri armak ematen saiatu izana. Libanoko agintariek ukatu egin dituzte salaketa horiek. HEZBOLLAHHezbollahk adierazi zuenez, Israelek «edozein toki eraso dezake, iparraldean, erdialdean zein hegoaldean», bere burua defendatzeko eskubidearen baitan. Atzo suziriak jaurti zituen berriro Haifaren eta Israelgo iparraldeko beste eremu batzuen aurka. GAZAIsrael mató a más de 60 palestinos en su última ola de ataques en Gaza. En el norte, el director del Hospital al-Awd, en Yabalia, alertó que el asedio está alcanzando niveles atroces. El Ejército colocó explosivos para volar casas y mató a familias enteras, como los 11 miembros de la familia Al Sayed.