2024 URR. 29 BEGIRADA Euskararen aurkako epai «bereziki larria» salatu dute Jon URBE FOKU Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren azken kasua salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoako Foru Jauregiaren aurrean. Donostiako Epaitegi batek Kabia erakunde autonomoko 34 lanposturen deialdia euskara eskakizunagatik baliogabetu izana «bereziki larritzat» jo zuten, kasu honetan urratuko diren eskubideak «egoera zaurgarrian dauden herritarrenak direlako». Epaitegietatik ezartzen diren oztopoen gainetik, «neurri ausartak» eskatu zituzten.