2024 URR. 29 KONTXATIK ELKARTASUN MEZU ERRALDOIA, KALEKO AFARI SOLIDARIOEI GARA Donostiako Kontxako hondartza diseinu berezi batekin esnatu zen atzo. Calat33 artista ezagunak elkartasun mezu itzel bat eskaini zien Kaleko Afari Solidarioak (KAS) ekimeneko kideei, azken asteetako gertakarien harira. Talde honek Egia auzunean ematen zituen afariak debekatu zituen Gipuzkoako hiriburuko Udalak. Eta igandean 2.000 pertsona inguru elkartu ziren ekimen solidarioa babesteko manifestazioan, “Elkartasunari debekurik ez” lelopean.