2024 AZA. 02 KLIK Loreak, hildakoekin bat egiteko bide Jon URBE FOKU Argazki honetan ageri den emakumeak bezala, barnera bildu eta isiltasunean hildakoak sentitzeko tartea hartu zuen atzo jende aunitzek. Pertsona maiteei lore batzuk eramatea edo, bertzerik gabe, hilerrira bisita bat egitea haiekin bat egiteko modu bat da, edozein egunetan baina bereziki eguna laburtzen eta gaua luzatzen sumatzen dugun garai honetan. Diotenez, hildakoen eta bizidunen munduak nahasten diren datak dira hauek, bakoitzak bere modura bizi dituenak, erritu batzuk mantenduz, eraldatuz zein berriak asmatuz.