2024 AZA. 05 BEGIRADA Alokairuaren hazkundeak ez du etenik Gorka RUBIO FOKU Idealista higiezinen webguneak zabaldutako datuen arabera, alokairuaren prezioa duela urtebete baino %7,6 garestiagoa izan zen urrian EAEn. Nafarroan igoera parekoa izan zen eta %6,4ra iritsi zen. Alokairurako metro koadroaren batez besteko prezio merkeena Nafarroakoa da, 10,3 eurokoa, eta Gipuzkoakoa garestiena, 16 eurokoa. Alokairuaren prezioaren hazkundeak bikoiztu egin du bizitzaren kostuaren igoera. Neurri zorrotzak hartzea premiazkoa da, herritarren etxebizitza eskubidea bermatu ahal izateko.