GARA Euskal Herriko egunkaria
AZKEN PUNTUA

Ezin sinetsi


Normala den modura, bolo-bolo dabilen gaia da Valentzian gertatutakoa eta ni ere ezin ba gaiaren inguruan iritzirik eman gabe geratu. Gertatu dena sekulako sarraskia izan da, baita meteorologikoki hitz eginda ere. Baina xehetasun meteorologikoak albo batera utzita -datozen artikuluetan horretaz hitz egingo dut-, oraingo honetan egoeraz egin den eta egiten ari diren kudeaketaz hitz egitera nator.

Euriteengatik abisu gorria jartzen den lehen unetik autonomia erkidego bateko gobernua protokolo bat martxan jartzera derrigortua dago, nahiz eta garbi ikusten den batzuek ez dutela eskrupulurik hori ez egiteko.

Protokoloa garbia da: funtsezko lanak eten, garraiobideak eten eta jendeari etxean geratzeko eskatu edota, kasurik kritikoenean, jendea ebakuatu. Zer egin zen Valentzian? Ezertxo ere ez. Eta hori gutxi ez eta, gainera, kaltea egina zegoenean bidali emergentzia mezua. Patetikoa.

Eta orain, jendeak gehien behar duenean, laguntza emateko komeriak. Bitartean, politikariak errua nori bota eztabaidan. Gobernu zentralari, autonomia erkidegoko Gobernuari, klima aldaketari, Aemet-i... Ez al dira lotsatzen? Axola al zaie miseria gorrian geratu den jendea? Nik argi daukat: ez! Herriak soilik salba dezake herria, bai. Besarkada eta animoak sarraskian kaltetu direnei.