2024 AZA. 17 KLIK Hondarribiarrak, trizikloan gozatzen Maialen ANDRES FOKU Eguraldi goxoa sentituz eta hiru boluntariok gidatuta, Hondarribiko Caser Betharam egoitzan bizi diren sei pertsona trizikloan paseatzera atera ziren atzo, BIZI BAE proiektuaren bigarren edizioari hasiera emanez. Abenduan proiektua amaitu arte trizikloak 13 udalerritara ailegatzea espero dute. Sustatzaileek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizikletaz Adinik Ez (BAE) elkarteak, adierazi zutenez, egoiliarrak komunitatearekin konektatzea da helburua, «esparru iraunkor, osasungarri eta berdintasunezko batetik, belaunaldien arteko harremanak ehunduz».