2024 AZA. 19 BEGIRADA «Gogoetarako eta topaketarako» espazio berria Bilbon Aritz LOIOLA FOKU ETAren eta Estatuaren indarkeriaren biktimak oroitzeko eskultura multzoa inauguratu zuten atzo Bilbon. «Biktima guztiei» erreparatu nahi dien eta “Atalase” izena daraman espazio berria ETAren eta polizia indarkeriaren biktima banak inauguratu zuten, agintarien aurrean. Gisa honetako eremu inklusiboak zauriak ixteko eta hurbilpenerako ekarpen izan daitezke. Horretarako, bazterketa ekidin behar da. Irudian ageri diren Fina Liceranzu eta Manu Cabacas, Iñigo Cabacasen gurasoak, bazterketaren adibide tamalgarriak dira.