GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Artziniegako artea, Urteko Zuhaitza lehiaketan


Artziniegako artea, gure zuhaitz sinbolikoa, 500 urte baino gehiago dituena, Mugarik Gabeko Basoak GKEk antolatzen duen 2025. Urteko Zuhaitza lehiaketako finalista hautatu dute, Estatu espainol osoko beste bederatzi alerekin batera. Internet bidezko herritarren botoak, abenduaren 15era arte, erabakiko du zein zuhaitz aukeratuko duten lehiaketan parte hartzeko. Artziniegako Udalak bozkatzeko gonbita egin du helbide honetan:

https://www.arbolybosquedelaño.es/votar-arbol-bosque-y-bosque-urbano-del-ano-en-espana-2025/