2024 AZA. 29 KLIK Zientzialari eta ikasleak, jakin-minak lotuta Maialen ANDRES FOKU Donostiako Eureka! Zientzia Museoa maila goreneko zientzialarien eta ikasleen arteko topagunea izan zen atzo, Donostia International Physics Centerrek prestatuta, 14. urtez. Jean-Pierre Sauvage Kimikako Nobel sariduna, Mairi Sakellariadou Europako Fisika Elkarteko lehendakaria eta Pilar Hernandez CERNeko Zientzia Politika Batzordeko lehendakariordea solasean aritu ziren Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko gaztetxoekin. Ikasleek hitza hartu eta gonbidatutako zientzialariei galderak egiteko aukera izan zuten.