GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Shiffrinen 100.ak itxaron egin beharko du


Mikaela Shiffrin eskiatzailea egungo erregina da neguko kirol honetan. Larunbateko eroriko latzak lesio larririk utzi ez badio ere, 29 urteko estatubatuarrak zertxobait gehiago itxaron beharko du erregulartasunaren lehiaketan bere 100. garaipena lortzeko. Zifra borobil horrek historiako errekorra hobetuko luke, bai emakumeetan eta baita gizonetan ere. Badu, ordea, beste marka bat: 62 garaipen ditu diziplina bakarrean. Horrez gain, bost aldiz irabazi du Munduko Kopa, zazpi aldiz izan da munduko txapelduna eta bi urre ditu Olinpiar Jokoetan.