2024 ABEN. 04 BEGIRADA Aintzatespen oso egokia Abed RAHIM KHATIB EUROPA PRESS Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziari (Unrwa) Rene Cassin 2024 Saria eman dio Lakuako Gobernuak, «nazioarteko zuzenbide humanitarioaren aldeko borroka nekaezinarengatik». Egun, Unrwa erakunde humanitario zigortuena bihurtu da: 2023ko urriaren 7tik Israelek Unrwako 220 langile hil ditu; eta, aurtengo urriaren amaieran, Israelgo Parlamentuak bere jarduerak eta harekin harrenak izatea debekatu ditu. Hamasekin zerikusia izatearen akusazio faltsuarekin justifikatu zuen erabakia.