GARA Euskal Herriko egunkaria

Lurraren berotzeak 1,5 graduen langa gaindituko du aurten lehenengo aldiz

Gizakiek eragindako berotze globalak ez du etenik, eta 2024. urtea inoiz erregistratutako beroena izango da, aurrekoak ezarritako markak gaindituta. Horiek hala, Copernicus Behatokiak adierazi duenez, Lurraren tenperatura industriaurreko aroan zegoena baino 1,5 gradu altuagoa izango da aurten lehenengo aldiz. Parisko Akordioak mende bukaerarako ezartzen zuen muga da hori.

Bilboko termometro batean, 43 graduko tenperatura. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

 

2023ak marka guztiak hautsi zituen, baina horiek txiki geratuko dira aurten, eta, lehenengoz, Lurraren berotzeak 1,5 graduen langa gaindituko du, betiere industriaurreko aroarekin alderatuta. «Gauza ziurra da 2024a inoiz erregistratutako urte beroena izango dela», esan du Copernicus Behatokian klima aldaketaz arduratzen den zerbitzuak.

Europar Batasunaren programa honek atzo igorritako ohar batean azaldu zuenez, igaro berri dugun azaroa neurtutako bigarren azarorik beroena izan da, erregai fosilak erabiltzen ez ziren garaian baino 1,62 gradu gehiagorekin.

Modu horretan, azkenengo 17 hilabeteetatik 16tan planetaren tenperaturan 1850-1900. urteen artean baino 1,5 gradu gehiago zenbatu dira gutxienez, Copernicus behatokiaren ERA5 datu basearen arabera.

PARISKO ITUNAREN HELBURUA

2015ean Parisen sinatutako akordioaren helburua da Lurraren berotzeak mende amaieran ez gainditzea 1,5 graduak, baina argi dago ez dela beteko.

Egia da akordioak epe luzerako joerak kontuan hartzen dituela, eta 1,5 graduen muga gainditutzat emateko berotzea hogei urtez mantendu beharko da zenbaki horren gainetik. Epe luzeko irizpide horren arabera, planetaren tenperatura 1,3 graduan berotu da, eta litekeena da 1,5 graduen langa hori 2030 eta 2035. urteen artean gainditzea. Gainera, hala gertatuko da CO2ren isurketa erabat murriztuko balitz ere. Eta ez du ematen horrelako murrizketarik gertatuko denik.

Alderantziz, Nazio Batuen arabera, herrialde gehienek egun indarrean dituzten politikek 3,1 graduko berotze «katastrofikoa» eragingo dute mende honetan. Eta gobernuek agindutakoa beteko balute ere, tenperatura 2,6 gradu igoko litzateke. Testuinguru horretan, herrialdeek otsailera arteko epea dute Nazio Batuei 2035era begirako helburu klimatikoak azaltzeko, baina azaroan Bakun egindako goi bileran onartutako ebazpenek ez dute itxaropenerako tarterik uzten.

Bitartean, klimaren berotzeak eragindako hondamendiek 310.000 milioi dolarreko kaltea utzi dute 2024an.



5.000 millones de personas vivirán en zonas áridas

Más de 5.000 millones de personas podrían vivir en áreas áridas a finales de este siglo en caso de que no se mitigue la actual tendencia global a la desertificación, según un nuevo informe de la Convención de las Naciones Unidas de Lucha contra la Desertificación (Unccd, en inglés).

El extenso informe publicado ayer en el marco de la COP16, que se desarrolla en Riad, titulado “La amenaza mundial de las tierras áridas”, se basa en evidencias científicas recogidas entre 1990 y 2020 y también compara datos con las tres décadas anteriores a 1990.

El estudio prevé que los efectos de la creciente aridez serán «múltiples y en cascada», y que más de 5.000 millones de personas podrían ver afectados todos los aspectos de su vida para 2100, especialmente si el trabajo que desarrollan está relacionado con la agricultura. En este sentido, señala que el 77,6% de la tierra ha experimentado condiciones más cálidas de las consideradas «normales» y las tierras áridas se han expandido por «4,3 millones de kilómetros cuadrados del planeta» -en los 30 años anteriores a 2020-, sin que tengan posibilidad de recuperar su estado original.

La causa principal de este fenómeno «amenazante para la vida» es la acción humana, subraya el estudio. La emisión de gases de efecto invernadero ha generado un incremento en la temperatura de la tierra, lo que a su vez ha afectado a la cantidad y frecuencia de la lluvia y al proceso de evaporación.

«Las consecuencias de la inacción serán cada vez más nefastas y la adaptación ya no será opcional, sino imperativa», sentencia el jefe de la unidad científica de la Unccd, Barron Orr, en un comunicado que acompaña el informe. GARA