2015 OTS. 02 Idi-probak Aurtenetxeren uztarriak eraman du Azkoitiko apustua J.L. Aurtenetxeren uztarriak eraman zuen atzo Azkoitian jokatu zen idi-proba apustua, mendean hartu baitzuen Elosegirena. Norgehiagoka honek sekulako ikusmina piztu zuen, eta eguraldiak lagundu ez baldin bazuen ere, zaleek ez zuten hutsik egin, 800 ikusle batu baitziren Azkoitiko probalekuan. 1.920 kiloko Sanders harria erabili zuten, eta Aurtenetxeren idiak izan ziren lanean hasten aurrenak. Ordu erdian 41 plaza eskas egin zituzten. Atzetik plazaratu ziren Roman Elosegirenak, eta hauek ere lan ona egin baldin bazuten ere, ezin izan zuten aurrekoena ondu, eta 39 plazatan geratu ziren. Proba oso ona eskaini zuten biek.