2015 OTS. 14 sokatira Euskal Herrikoak Adunan jarraituko du J.L. Adunako pilotalekuan abiatuko da gaur, 17.00etan, gizonezkoen 600ekoa, baita emakumezkoen 375ekoa ere. Lehen jardunaldia izango da bietan, baina jokatzeko era ezberdina izango da. Mutiletan zazpi talde lehiatuko dira, eta aurreneko bi jardunaldietan argituko da azkenekoan zein arituko diren, finalean seik bakarrik jokatuko baitute. Berriozar, Ñapurrak, Murueta, Sokarrola, Ibarra, Abadiño eta Beti Gazte neurtuko dira. Azken talde hau berriro ere lehiaketara itzuli da. Emakumezkoetan, aldiz, lau talde arituko dira, eta hiru jardunaldiko liga jokatuko dute. Amaieran punturik gehien pilatzen duenak eramango du txapela. Ibarra, Gaztedi, Badaiotz eta Berriozar izango dira lanean arituko diren taldeak. Azken hau izango da berrikuntza, 405ekoan ez baitzuen parte hartu. Ibarra izan zen pisu astunetako talderik onena.