2015 MAR. 11 IRUÑEA Euskarazko haur eskolak auzo guztietan izatea eskatu dute Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak izateko eskubidea aldarrikatzeko, giza-katea egin zuten atzo Arrotxapeko Raimundo Lanas kaletik Udal plazaraino, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren egoitza aurretik pasata. Gurasoen eskaera badago ere, Iruñeko Udalak ez ditu behar adina plaza eskaintzen. Udaleko oposizioa osatzen duten talde guztiek sostengua adierazi zioten protesta ekimen honi.